XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatutako gizona iritxi zan itxoiten geunden geldokira, eta berak aterata eman zizkigun trenerako igarobideak.

Ardun jaun arrek ni ezagutu ninduan, atsalde artan beldurrez nola itzuli nintzan erritalduko etxera.

Baña gizon arek egin ziran mintzoa, jakiña nik ez niola berak esana ongi entzun.

Gauko bederatziak ziran gutxi gora-bera trena irtentzera zijoalarik.

Ni Carlos Casares'a joan bearra neukan, baña nik ez nekien trenak zenbat ordu igaroko ote zituen aipatutako errira irixteko.

Alako gauzik ez nekielako, gau guztian erne joan bearra izan nuen trenean.

Eguna argitzen asi zanean, ni zerbait lasaitzen asi nintzan, neroni nijoan errira, eguzki argiz iritxiko nintzalako.

Eguna ongi argitu zalarik, treneko leiotik asi nintzan begiraka Argentina'ko zelai zabalari.

Ordeka zabaletan etzan ageri tontorrik, errekarik, zugaitzik; baña agiri ziran arta-landare egun gutxi zeuzkatenak.